- Norbere buruarekin berriz adiskidetzea -

“Norbera izatea” da errotik denarekin bat egitea.

Sufrikarioa (psikikoa edo fisikoa), nekea, lo egiteko arazoak, herstura, konfiantza eskasa, haserrea... seinale horiek guziek adierazten digute ezin garela gehiago egokitu komeni ez zaigun egoera edo gertakari batera.

Anitzetan gure pentsamenduak uzten ditugu gure ekintzen gidatzera; gure gorputzak, berriz, gurekin komunikatzen du sentsazioen bidez (atseginak ala ez), emozioen bidez, berdin patologien bidez: gure barne- bizitzaren berri ematen digu.

Igortzen dizkigun mezuak errezibitzeak parada ematen digu nor garen ulertzeko, gure zauriak sendatzeko, eta berriz adiskidetzeko bideari lotzeko (norberarekin eta besteekin).

Gure bizitza osoan zehar gauza bakarraren xedea dugu gure baitan: harmonia.

Horixe da proposatzen dizudan laguntzaren gaia.

Kinesiologia ez da mirakuluzko teknika. Hala ere, susmatzen ez dituzun ahalmen pertsonalak mobiliza ditzake. Norberari buruzko lan ororen gisan, zure buruarekiko engaiamendua beharrezkoa da. Eta zu zara hartzailea.

Hau da zure buruari egin behar diozun lehenbiziko galdera:

"Aldatzeko prest ote naiz?"

Untitled
 

- Estresa desoreka faktore izan daiteke -

“Norbera izatea” da errotik denarekin bat egitea.

Estresa gorputzaren erreakzio normala da ingurumenaren oztopo baten aitzinean.
Estresari egokitzapen biologikoaren bidez ihardesten zaio (sistema immunologikoaren eta endokrinoaren bidez, digestio, nerbio, eta odol sistemaren bidez) eta egokitzapen psikikoaren bidez (erresilientzia-gaitasuna, ikaskuntza, analisia, asebetetzea, autoestimua, laxatzea...).

Gertakari batzuek (hala nola, shock emozionalak, traumatismoak edo onartzen ez ditugun bizitzako egoerak) estres kronikoan atxiki gaitzakete (batzuetan inkontzienteki), eta gorputzak ezin du gehiago homeostasiaren bidez ihardetsi.
Orduan alerta mezuak helarazten dizkigu sufrimendu fisikoen, emozionalen edo psikikoen bitartez.

Ekosistema autonomoa gara, kanpoko ingurumenarekin interakzioan dena, eta etengabe oreka xerkatzen duena. Beraz, gure gorputzari konfiantza egin diezaiokegu zerbait egitea galdatzen digularik.

Untitled
 

Kinesiologiak laguntzen du :

Estresa mantentzen duen “gatazkaren” identifikatzen,

- Norberak bere gorputzean ulertzen “gatazka” horrek zer erran nahi duen,

- Egokitzapen fisiko eta psikiko gaitasunak mobilizatzen,

- Norbere buruarekin eta besteekin harmonian bizitzeko baimena ematen."

Helburua da autonomiara buruz laguntzea.
Zuretzat egiten dituzun hautuak eta zure eguneroko bizitzan plantan ezartzen dituzun aldaketak lagungarri dira saioetan egiten duzun lanean.

Kinesiologia ongizatearen ikuspegi globalean kokatzen da, eta zubiak sortzen ditu ohiko medikuntzaren eta beste sail batzuen artean, hala nola, psikoterapia, osteopatia, naturopatia, mikronutrizioa, homeopatia, meditazioa, yoga...

clay-dolls-1715938_1920.jpg
 

- Emozio bakoitzak zentzu bat du -

Emozio bat sentitzeak, den horregatik, hau da, gure barneko eguraldiari buruzko informazioak, norbere buruarekiko komunikazioa finkatzen du.

Emozioa gure barneko munduaren sargia da.

Nahi duguna eta nahi ez duguna adierazten digu. Parada eskaintzen digu ulertzeko nola ihardukitzen dugun gertakari, oroitzapen, bereizketa, gatazka, dolu edo eritasunaren aitzinean. Barne- barnean sendi dezakegu emozioa sortzen duenak loriatzen ote gaituen, beldurtzen, tristatzen edo haserrarazten. Emozio bakoitzak bere tonua du: gure zentzuei lotu daiteke (musika bat, kolore bat, gustu bat...). Zentzuz betea da, pertsonala da, intimoa.

Nork bere emozioa bizitzea prozesu fisiologiko natural baten onartzea da. Emozioa ez dugu ez itotzerik, ez gordetzerik.
Tresna gisa ikus dezakegu, “abisagailu” gisa, eta guretzat zer erran nahi duen ulertzera entsea gaitezke.

Nork bere buruarekin konektatzea ongizatearen hastapenaren seinale da.

emotions smileys.jpg
 

- Ezontsa -

Norbere baitan gaizki sentitzea ez da halabeharra, parada bat da. Ezontsa izatea ez da ezgai izatea, egokitugabea edo ez-atsegina izatea, baina norberarekin bat ez egitea. Horregatik dugu sufritzen.

femme banc_edited_edited.jpg
 

- Nork bere gorputzaren entzuten ikastea -

Gure gorputzak ez digu sekula aurpegiratuko egiazki garen pertsonari buruz joatea.

Gure bizitzan esperimentatzen duguna lotua da munduaz eta gure bizitzaz dugun ikuspegiari.

Gertakari zoriontsuak gertakari mingarriak bezala, gure burua eraikitzen dugun esperientziaren parte dira.

Ez da goxo ohartzea nor bere buruaren erantzule dela, eta nehor ez dela hala izanen gure ordez.

Haatik, erantzukizunak funtsezko bidea irekitzen digu: gure hautamenarena.

Beste nehork ez dezake hauta guk bizitzea erabakitzen duguna. Guk bakarrik dakizkigu gure barneko nahikundeak. Guri dagokigu horien ezagutzea, onartzea, eta arabera jokatzea.

Alde horretatik sortzaileak gara, guhauren boterea gara.
Nork bere burua bere gain hartzean hazten duen xedea lehenbiziko bultzada da. Jitez egokitzen badakigu, eta gure gorputzari konfiantza egin diezaiokegu, baitaki zer den on guretako eta zer ez.

Photo porte.jpeg
 

- Laneko sufrimendua -

Eginkizunak metatzea, harreman gatazkatsuak lankide edo buruzagi batekin, ikustate falta, jazarpena... horiek oro nekadura moral eta fisikoaren faktore dira.

Lan ingurumenak etengabe egokitzea eskatzen du, eta horrek zainak lanjerean ezar ditzake, edo berdin “burn-out” sindromera eraman.

Onartzeko zaila iduri luke, baina ezin du deusek laneko sufrimendua objektiboki legitimatu.

Kinesiologiak proposatzen du zure laguntzea estresaz ohartzeko eta libratzeko, zure emozioen adierazteko (bihotz oneko ingurumenean, jujatua izan gabe), eta urruntzea, zure buruari behar diren galderak egiteko eta aldeko erabakiak hartzeko.

Aterabideak badira, eta zure buruaz arduratzeko eskubidea duzu :-)

thumbnail_edited.png
 

- Nork bere biziaren aldatzea erabakitzea -

Eboluzioa printzipio unibertsala da, bizitza mota oro gobernatzen duena. Gizakia ere arau horren mende da. Ez ikusiarena egin dezakegu, ez ulertu, ez kontzientzian bizi, alta, hala da.

Gure energia osoki jar dezakegu segurtasun fisikoan edo materialean, familian, osasunean edo besteei nagusitzen zaiela iruditzen zaigun edozein alorretan. Alta, lagundu behar dugun lehenbiziko pertsona gara.

Gure behar bakar bat beste guziei nagusitzen zaie: norbera izatea. Ez dio agindu bati ihardesten. Behar hori gizakiak integratzeko duen sekulako gaitasunean oinarritua da. Horretarako egokitu behar da, ulertu, bihotz onekoa izan, esperimentatu, nork bere burua entzun...

Denek baditugu handitzeko beharrezkoak ditugun ahalmenak. Hala erabakiz gero, gure buruarekin harmonian bizitzeko aukera dugu.

Aldaketa prozesuak denbora hartzen du. Horretarako, jokabide desegokiak identifikatzea beharrezkoa da, gure berezitasuna ulertzea, uste dugunaren eta bizi dugunaren artean loturak egitea. Prozesu hori gure buruarenganako bidea da, eta beti da on.

Kinesiologiak proposatzen du, gorputzean oinarrituz, desadostasun-puntuak identifikatzea, desoreka batek gure eguneroko bizian nola eragiten duen ulertzea eta “funtzionatzeko molde” berri bat plantan ezartzeko beharrezko baliabideak mobilizatzea.

Bizitzak sufrimendua eta asegabetasuna baino askoz gehiago proposatzen digu. Komeni ez zaigunetik libra gaitezke, jasatetik geldi gaitezke, gure burua eraiki dezakegu (gurekin, eta ez gure kontra), gure autonomiarekin berriz adiskidetu gaitezke.

Hautua badugu, beti, denetan.

IMG_9100.JPG