Kinesiologia

Kinesiologia

- Nola iragaten da saioa ? -

Masaje-mahaian etzanik eta jantzirik zara. Gorputzak igortzen dizkigun argibideek gidatzen gaituzte (muskulu-probari eta
sentitzen duzunari esker). Urratsez urrats lagunduko zaitut uler dezazun argitu diren desorekek zer erran nahi duten zuretako.

Kinesiologiak zenbait teknika proposatzen ditu, eta zure beharren arabera erabiltzen ditut. Egitura, emozio eta energia mailan eragiten dute. Gehiago komeni ez zaizunetik libratzen laguntzen zaituzte, eta nahi duzunera buruz joaten.

Kontsulta denboran egin lanaren xedea zure ahalmenen mobilizatzea da zure aldaketaren bermatzeko.

- Norentzat da ? -

Kinesiologia denentzat da, kontraindikaziorik eta adin bereizketarik gabe.
Saio kopurua zure buruari finkatu diozun helburuaren araberakoa da.


Kontsultak gutienez 4 astero iragaten dira, lantzen hasi garen aldaketak barneratzeko denbora ukan dezazun, eta aldaketa horri so egin diezaiozun eta bizi dezazun.


Prezioak:

Haurrentzat, 11 urte arte: 50 €
(Saio baten iraupena: 45 min /1h).


Gazte eta helduentzat: 70 €
(Saio baten iraupena bana beste: 1h30)


Ordainketa txekez edo sosez.
Diru arazorik ukanez gero, sar zaitez enekin harremanetan eta ordainketa bi alditan egiten ahalko duzu.


Oharra: Saio bat azken mementoan ezeztatuz gero, kabinetearen funtzionamendu ona trabatua da, beraz, kontsulta ordaindu beharko da.
zure gogo onagatik eskerrak emanez.