Artikuluak

- Norbere buruarekin berriz adiskidetzea -

“Norbera izatea” da errotik denarekin bat egitea.

Sufrikarioa (psikikoa edo fisikoa), nekea, lo egiteko arazoak, herstura, konfiantza eskasa, haserrea... seinale horiek guziek adierazten digute ezin garela gehiago egokitu komeni ez zaigun egoera edo gertakari batera.

Anitzetan gure pentsamenduak uzten ditugu gure ekintzen gidatzera; gure gorputzak, berriz, gurekin komunikatzen du sentsazioen bidez (atseginak ala ez), emozioen bidez, berdin patologien bidez: gure barne- bizitzaren berri ematen digu.

Igortzen dizkigun mezuak errezibitzeak parada ematen digu nor garen ulertzeko, gure zauriak sendatzeko, eta berriz adiskidetzeko bideari lotzeko (norberarekin eta besteekin).

Gure bizitza osoan zehar gauza bakarraren xedea dugu gure baitan: harmonia.

Horixe da proposatzen dizudan laguntzaren gaia.

Kinesiologia ez da mirakuluzko teknika. Hala ere, susmatzen ez dituzun ahalmen pertsonalak mobiliza ditzake. Norberari buruzko lan ororen gisan, zure buruarekiko engaiamendua beharrezkoa da. Eta zu zara hartzailea.

Hau da zure buruari egin behar diozun lehenbiziko galdera:

"Aldatzeko prest ote naiz?"

- Emozio bakoitzak zentzu bat du -

Emozio bat sentitzeak, den horregatik, hau da, gure barneko eguraldiari buruzko informazioak, norbere buruarekiko komunikazioa finkatzen du.

Emozioa gure barneko munduaren sargia da.

Nahi duguna eta nahi ez duguna adierazten digu. Parada eskaintzen digu ulertzeko nola ihardukitzen dugun gertakari, oroitzapen, bereizketa, gatazka, dolu edo eritasunaren aitzinean. Barne- barnean sendi dezakegu emozioa sortzen duenak loriatzen ote gaituen, beldurtzen, tristatzen edo haserrarazten. Emozio bakoitzak bere tonua du: gure zentzuei lotu daiteke (musika bat, kolore bat, gustu bat...). Zentzuz betea da, pertsonala da, intimoa.

Nork bere emozioa bizitzea prozesu fisiologiko natural baten onartzea da. Emozioa ez dugu ez itotzerik, ez gordetzerik.
Tresna gisa ikus dezakegu, “abisagailu” gisa, eta guretzat zer erran nahi duen ulertzera entsea gaitezke.

Nork bere buruarekin konektatzea ongizatearen hastapenaren seinale da.

- Nork bere gorputzaren entzuten ikastea -

Gure gorputzak ez digu sekula aurpegiratuko egiazki garen pertsonari buruz joatea.

Gure bizitzan esperimentatzen duguna lotua da munduaz eta gure bizitzaz dugun ikuspegiari.

Gertakari zoriontsuak gertakari mingarriak bezala, gure burua eraikitzen dugun esperientziaren parte dira.

Ez da goxo ohartzea nor bere buruaren erantzule dela, eta nehor ez dela hala izanen gure ordez.

Haatik, erantzukizunak funtsezko bidea irekitzen digu: gure hautamenarena.

Beste nehork ez dezake hauta guk bizitzea erabakitzen duguna. Guk bakarrik dakizkigu gure barneko nahikundeak. Guri dagokigu horien ezagutzea, onartzea, eta arabera jokatzea.

Alde horretatik sortzaileak gara, guhauren boterea gara.
Nork bere burua bere gain hartzean hazten duen xedea lehenbiziko bultzada da. Jitez egokitzen badakigu, eta gure gorputzari konfiantza egin diezaiokegu, baitaki zer den on guretako eta zer ez.