connect-20333_1920.jpg

Ezontsa izatea ez da ezgai, egokitugabea edo ez-atsegina izatea, baina norberarekin bat ez egitea.

Horregatik dugu sufritzen. Zure buruari konfiantza egiozu, erantzunak zure baitan dituzu.

- Zer da kinesiologia ? -

Funtsezko bi printzipiotan bermatzen da:

Gorputzak garenaren eta izan garenaren memoria badu. Gure barne ingurumenaren bozeramailea da.

Gorputzak muskulu-probaren bidez komunikatzen du. (Galdeketa denboran, egoera batek estres bat eragiten duenean, muskulua laxatzen da, kontrako kasuan, gogor atxikitzen du).

=> Kinesiologian, gorputzak gidatzen gaitu landu eta berriz orekatu behar denera buruz.

Bestela erranik, zure galdeen erantzuna zara, eta kinesiologoa bitartekari bat da, zure buruari igortzen dizkiozun mezuen ulertzen laguntzen zaituena.

puzzle-1261138_1280.jpg

- Nola iragaten da saioa ? -

Masaje-mahaian etzanik eta jantzirik zara. Gorputzak igortzen dizkigun argibideek gidatzen gaituzte (muskulu-probari eta

sentitzen duzunari esker). Urratsez urrats lagunduko zaitut uler dezazun argitu diren desorekek zer erran nahi duten zuretako.

Kinesiologiak zenbait teknika proposatzen ditu, eta zure beharren arabera erabiltzen ditut. Egitura, emozio eta energia mailan eragiten dute. Gehiago komeni ez zaizunetik libratzen laguntzen zaituzte, eta nahi duzunera buruz joaten.

Kontsulta denboran egin lanaren xedea zure ahalmenen mobilizatzea da zure aldaketaren bermatzeko.

family-2755604_1920.jpg

- Norentzat da ? -

Kinesiologia denentzat da, kontraindikaziorik eta adin bereizketarik gabe.
Saio kopurua zure buruari finkatu diozun helburuaren araberakoa da.

Kontsultak gutienez 4 astero iragaten dira, lantzen hasi garen aldaketak barneratzeko denbora ukan dezazun, eta aldaketa horri so egin diezaiozun eta bizi dezazun.

Prezioak:

Haurrentzat, 11 urte arte: 50 €

(Saio baten iraupena: 45 min /1h).

Gazte eta helduentzat: 70 €

(Saio baten iraupena bana beste: 1h30)

Ordainketa txekez edo sosez.

Diru arazorik ukanez gero, sar zaitez enekin harremanetan eta ordainketa bi alditan egiten ahalko duzu.

Oharra: Saio bat azken mementoan ezeztatuz gero, kabinetearen funtzionamendu ona trabatua da, beraz, kontsulta ordaindu beharko da.

zure gogo onagatik eskerrak emanez.

doigt.jpg

- Deontologia legea -


Kinesiologoak ez du diagnostikorik finkatzen, ez eta tratamendurik,

Ez du ordenantzarik egiten, ez eta tratamendurik geldiarazten,

Kinesiologia ez den beste teknika bat erabiliz gero, kontsultara etorri denari jakinaraziko dio.

Kinesiologia medikuntza dela edo sendatzen duen praktika dela sinetsaraz lezakeen hitzik ez du erabiltzen,


Aurkezpen eta kontsulta indibidual guzietan, Frantziako kinesiologia berezituaren federazioak eta Frantziako kinesiologoen sindikatuak, kinesiologia zehazten duten moduan aurkezten du.

okamolde zintzoa du, zuzena, errespetuzkoa eta jendetasunezkoa,


Ofizioaren fama zikin lezakeen ekintzarik ez du egiten, ez eta lanetik kanpo,


Giza eskubideak eta frantses legeria errespetatzen ditu,

Pertsona oro hartzen du, bereizkuntzarik gabe,

Arrazoi profesional edo pertsonal batengatik lan baten ez hasteko edo gelditzeko eskubidea du, eta behar balitz, kontsultara etorri dena beste profesional batengana igorriko luke

Ez du ez eraginik ez botererik erabiltzen, izan dadin morala, fisikoa, mentala, espirituala, diruzkoa, sexuala,

Bezeroei jakinaraziko die zer formakuntza duen eta nola lan egiten duen, bere praktikari buruz egiten dizkioten galderei erantzunez,

Kasu egiten du kontsultara heldu diren jendeak ez sekula jujatzea, hobendun sentiaraztea, ez eta gaitzestea,

Argiki eta zehazki mintzo da bezeroak ahal bezain ongi uler dezan,

Kontsultara etorri denaren zailtasunak entzuten ditu,

Pertsonaren ahalmenen optimizatzea aitzinera ematen du,

Kontsultara heldu den pertsonak bizi pribatuari buruz dituen erresalbuak errespetatzen ditu,

Hautatzeko askatasuna uzten dio

Kontatzen dizkioten sekretuak errespetatzen ditu, eta lanbide- sekretupean da

Kontsultara heldu denari lana segitzeko edo bukatzeko hautua uzten dio,

Ez du saio kopuru finko bat inposatuko, ez eta hitzorduen maiztasuna,

Ordainsaria arrazoirekin, jendetasunez eta izarian finkatzen du (prezioa afixatua da, indarrean den legearen arabera),

Deontologia kode hau errespetatzen du.

5B2B0191-4725-465F-A322-5776EE7E252C_edi

- Ibilbidea -


Ene formakuntza ibilbidea, Pessac-en den Kinesiologiako Europar Erakundean baliozkotu dut. Hango irakaskuntza Frantziako Kinesiologia Federazioak (FFK) ontzat eman “jakitateen eta ikasketa lorpenen erreferentzialaren” araberakoa da. FFKren kide naiz profesional gisa.


Contact / Enekin harremanetan sartzeko

Horaires : 9h - 20h du lundi au vendredi
Ordutegiak : astelehenetik ostiralera, 9:00-20:00.

06 28 34 21 23

Merci pour votre envoi !